Thank you for trying out H5P. To get started with H5P read our getting started guide

6-(e)tik 1. orria.

EUSKAL IKURRAK

Erabili ezkerreko eta eskuineko gezia diapositiba norabide horretan aldatzeko, ohiala hautatua dagoenean
Diapositiba 1

lauburrrrrrrr

EUSKAL IKURRAK: EZAGUTU ETA SUSTATU.

  • ZER DIRA?
  • NONDIK SORTU DIRA?
  • ZER ADIERAZTEN DUTE?
Erabili ezkerreko eta eskuineko gezia diapositiba norabide horretan aldatzeko, ohiala hautatua dagoenean
Diapositiba 1

Lauburua antzinako euskal ikur adierazgarrienetakoa da. Izenak dioen bezala, "lau buru biribildun gurutze" itxura erakusten duen ikurra edo elementu estetikoa da. Euskal Herrian zabalkunde handia du, eta askotan euskal nortasun eta tradizioarekin lotzen da.

Zein da jatorria? 

Ez da argia. Esbastikarekin lotu du zenbaitek, jatorri germaniarra duelakoan. Azken batean, esbastikak lauburuaren barne egitura litzateke. Eta esbastika jatorri zeltiarrak ditu, nazien garaikoa baino askoz lehenagokoa, hain zuen. Aldi berean, askok Indiaraino daramatzate lauburuaren erroak, gaur egun ere erabiltzen baitute bertan, zorte oneko ikur bezala.

Aipatu beharra dago, ordea, ez aitzinako germaniarrek ezta indiarrek ere ez zutela, itxuraz, sekula esbastika borobildurik erabili, eta bestalde, aitzinako amerikar kulturetan ere esbastika motako irudiak topatu direla. Arrazoi horiek eta beste batzuk tarteko, lauburuaren jatorria beste nonbait kokatzen dute zenbait ikerlarik.

Lauburuaren esanahia

Gaur egungo jende askoren ustez, ikurrak eguzkia irudikatzen du: eguzki izpiak eta haren mugimendu birakaria era sinbolikoan agertzen du. Antzinako euskal erlijioaren seinale bide da, Ama Lurra eta Eguzkia gurtzen ziren garaietakoa. Beste hainbat euskal ikurrek ere irudikatzen dute eguzkia; hala nola, zurezko kutxa eta hilarrietan zizelkatuak sarriago agertzen direnak.

Lauburuak harreman estua du zelten gurutze gaeliko eta hiruburuekin, baita arioen esbastika ikurrarekin ere (mundu osoan erabilita, kasurik famatuenetariko bat India izanez, gero naziek hartu eta endekatua). Ahaide urrunagoak ere baditu, Txina eta Koreako hainbat tenplutan agertzen da bizitza edo zortearen ikurra, esaterako.

Batzuek naturaren 4 elementu klasikoekin jartzen dute harremanetan: lur, ur, sua eta haizea. Antzinako Grezian ere, natura eta materia guztiaren konplexutasuna azaltzeko erabiltzen ziren.

Nolanahi ere, euskal nortasunaren ikur edo sinbolotzat jotzen da erabat ziur, bereziki euskal lurraldean antzinatik erabili delako euskal jendeak. Hilarrietan, eraikin, altzari eta objetuetan, apaingarri gisa duela mendeak agertu da.

Zein da Lauburuaren jatorria?